• Imprimir

Autor Tema: Foro India / Foro Nepal  (Leído 1226 veces)

Desconectado Cisco

  • Sr. Member
  • ****
  • Mensajes: 394
    • Ver Perfil
    • https://foroviajes.org
Foro India / Foro Nepal
« : octubre 13, 2010, 06:20:51 pm »
En esta seccion, podremos aportar todos los temas y preguntas sobre viajes a la India :sonrisa:
 
 Bienvenidos a foroviajes.org , colabora con nosotros y registrate :_dan4:
Viajar es Vivir ;)

Desconectado efabra

  • Newbie
  • *
  • Mensajes: 11
    • Ver Perfil
Foro India / Foro Nepal
« Respuesta #1 : mayo 14, 2012, 02:22:17 am »
Kaixo, nire izena Kabindra (Kabin) da, 1981. Urtean jaio nintzen Baktapurren. Baktapur, Nepaleko hiriburua den Kathmandútik 15 km-tara dagoen hiri bat da.
1999tik Trekkineko gida titulua dut, (3401 zkia) eta 2011tik hiriko gida titulua.

Nire ama hizkuntza Nopalera da, baina egunerokoaningelesa ere hitz egiten dut eta 2010etik espainiera ikasten ari naiz, elkarrizketa arruntak izateko gai izanik hizkuntza honetan.
[video=youtube;6gri6pAf4co]http://www.youtube.com/watch?v=6gri6pAf4co&feature=youtu.be[/video]
Nepal asko maite dut eta horregatik dut hain gustuko nire lana, izan ere, nire lurraldearen edertasuna erakusteko aukera ematen baitit. Nepalen milaka turistek bisitatzen dituzten ohiko tokiak zein hain ezagunak ez diren txokoetara gidatzen dut jendea.

Freelance gida bat naiz, ez dut agentzia batentzako lanik egiten; nirekin gertuko tratua jasoko duzue eta zuen nahien araberako bidaia sortuko dugu elkarrekin.
Ezkondua nago eta 2005ean gure alaba Kipa jaio zen, orainarteko bakarra.

Lan Esperientzia
Ondoren, nire zerbitzuak kontratatu dituzten turistekin egindako trekkingen zerrenda duzue:
1- Annapurna Around
2- Annapurna Base Camp
3- Machapuchare Base Camp
4- Poon Hill
5- Lantang
6- Lantang-Gosaikund
7- Lantang- Gosaikund- Helambu
8- Helambu
9- Gauri Sankar

Lehen esan bezala, hiriko gida ere banaizenez, hiriak eta bertako patrimonio kulturala ezagutu nahi badituzue, zuentzako gida egokia naiz. Bai Kathmandú, Pokhara, Lumbini edo Chitwan. Aipatzekoa da, hemengo patrimonio kultural asko Munduko Ondare ere badirela.


  • Imprimir
 

| | |